'Hamaika herri, borroka bakarra' lelopean manifestazioa, Milanen
Datorren larunbateanHamaika herri, borroka bakarra lelopean manifestazioa egingo da Milanen. Cordusio plazatik abiatuko da martxa, 15:00etan. Italiako Euskal Herriaren Lagunak talde guztiek hartuko duten parte ekimenean, beste herri batzuetako ordezkariekin batera. Besteak beste, Kurdistango, Bretainiako, Korsikako eta Irlandako ordezkariak izango dira bertan. Iaz, 3.000 lagun bildu ziren eta euskal presoen eskubideen aldarrikapenak presentzia handia izan zuen. Aurtengo martxako beste leloetako bat Autodeterminazione ora (Autodeterminazioa orain) izango da. Euskal Herritik hara joandako ordezkaritza zabal izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu