komunikazioa

Hamaika telebistak Iruñerrirako tokiko lizentzia eskuratu du

Xaloari eta Abiani autonomikotarako lizentzia bana eman die Nafarroako Gobernuak. 

2013ko uztailaren 5a
20:25
Entzun

Hamaika telebistak Iruñerrian emititzeko tokiko lizentzia eskuratu du, Nafarroako Gobernuak iragan abuztuan lizentzia horiek eskuratzeko deialdia zabaldu eta gero. Guztira, autonomia erkidegoko bi kanal eta tokiko 24 kanalen lizentziak eskuratzeko deialdia ireki zuten, 2012ko martxoan Canal4k bereari uko egin baitzion. Autonomia erkidegoko LTD lizentzia bi horiek Abian Komunikazioa SL-k eta Xaloa kultur elkarteak eskuratu dituzte. Abian Komunikazioak eta Xaloak Iruñerrian emititzeko tokiko lizentziak ere lortu dituzte.

Lehiaketara aurkeztutako zazpi telebista proiektuetatik seiri eman dizkio lizentziak Balorazio Mahaiak. Autonomia erkidegoko LTDra aurkeztutako proiektuetako bakarra geratu da egindako proposamenetik at: Vaughan Radio SL, lortutako puntuekin hirugarren postuan sailkatu baita.

Bestalde, tokiko estaldurako lizentzien lehiaketak Lizarra, Iruñe, Zangoza, Tafalla eta Tuterako kanalei zegozkien.  Aurkeztutako lau telebista proiektuei ematea proposatu du Balorazio Mahaiak, hiru Iruñerrirako (Hamaika telebista, Xaloa eta Abian) eta bat Tafallarako (Zona Media Television). Proiekturik aurkeztu ez, eta Lizarra, Tutera eta Zangozako mugapeak hutsik geratu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.