gizartea

Hamaika urteko haur batek bere buruaz bertze egin du Baionan, gurasoen etxean

2012ko maiatzaren 4a
19:58
Entzun

Hamaika urteko haur batek bere buruaz bertze egin du Baionan, gurasoen etxean. Berria gaur jakinarazi du Paueko Akademia Ikuskaritzak, baina joan den asteazkenean gertatu zen.

Akademiak ez du argitu zein izan diren gaztea bere buruaz bertze egitera bultzatu duten arrazoiak. Jakinarazi du soka batetik zintzilikatu zuela bere burua eta, depresioarengatik, tratamendu psikiatrikoan zegoela. Akademiak psikologo talde bat igorri du gaur goizean gaztearen ikastetxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.