Ertzaintzak eta Gasteizko udaltzainek azkeneko orduetan hamalau gizonezko atxilotu dituzte, genero indarkeria leporatuta. Hamar kasutan bikotekideak edo neska-lagun izandakoak jo izana egotzi diete, bitan mehatxuak egitea eta beste bitan urruntze agindua haustea.
Bost atxiloketa Bilbon egin dituzte, hiru Donostian, bi Araban —ez dute esan non—, eta Gasteizen, Eibarren, Andoainen eta Errenterian bana.
Hainbat kasutan emakumezkoak osasun zentroetara eraman behar izan dituzte, kolpe gogorrengatik.
Ustezko erasoak etxeetan eta kalean izan dira.