Ertzaintzak jakinarazi duenez, Bilboko ertzain etxean gizon bat atxilotu zuten abuztuan, adingabe baten aurkako sexu abusuak, exibizionismoa eta sexu probokazioa egotzita. Hura espetxeratu ondoren, ikerketak zabalik jarraitu zuen, eta Ertzaintzak ondorioztatu du beste bederatzi adingaberi sexu jazarpena egin ziela. 33 urte ditu gizonak, eta aurrekariak zituen delitu mota beragatik.
11 eta 16 urte artean dituzte biktimek. Internet bidez jartzen zen harremanetan haiekin, eta aurrez aurre egoteko eskaintzak egin zizkien, sexu harremanak izateko. Ertzaintza biktimen familiekin jarri zen harremanetan, eta salaketak jarri zituzten erasotzailearen aurka.