Euskal Herria

Hamar bat edukiontzi erre dituzte goizaldean Azkoitian

Goizeko hirurak inguruan eman diete su. Andre Mari jaietan dira herri horretan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gertatutakoa kale erasotzat jo du, eta "abertzale erradikalekin" lotu.

2010eko abuztuaren 17a
11:25
Entzun
Hamar bat edukiontziori su eman diete bart goizaldean Azkoitian (Gipuzkoa). Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, goizeko hiruak inguruan eman diete su. Ordu horretan, Azkoitiko udaltzainek jakinarazi diete edukiontzi bat sutan zegoela Bizkargi kalean. Zertxobait geroago, Balda kalean beste zazpi atzeman dituzte, eta hiru Trino Uria kalean. Edukiontziak ez ezik, auto bat ere kaltetu du suak, hain zuzen ere, Balda kalean aparkatuta zegoen bat.

Gaitzespen eskaera ezker abertzaleari

Azkoitian Andre Mari jaiak ospatzen ari dira. Nolanahi ere, Herrizaingo Sailak "kale erasotzat" jo du bart gaueko gertakaria, eta "abertzale erradikalekin" lotu du. "Kale borroka ekintza berri onek berresten du abertzale erradikalen giroko pertsonek herriko festen testuinguruan presente egin nahi dutela", dio Herrizaingo Sailaren oharrak. Ildo horretatik, ezker abetzaleari bart gauean gertatutakoa gaitzesteko eskatu dio

Herrizaingo Sailak.

Zarauzkoaren inguruan zuzenketa

Joan den astean Zarautzen, Azken Portuko jaietan, beste hainbat edukiontzi erre zituzten. Herrizango Sailak kale erasotzat jo zuen han gertutakoa ere, baina gero, larunbatean, ohar batean adierazi zuen "alkohol gehiegiak eta bandalokeriak" sortu zutela Zarauzko erasoa. Ez zela planifikatua izan zehaztu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.