euskal hERRIA

Hamar edukiontzi erre dituela egotzita, gizon bat atxilotu dute Getxon

2010eko urriaren 19a
16:58
Entzun
Getxoko udaltzainek 36 urteko gizonezko bat atzeman dute, Areeta auzoan urriaren 13tik 16ra bitartean hamar edukiontzi erre izana egotzita. Hilaren 13an eta 14an udaltzainek kontrol bereziak jarri zituzten ordura arteko erasoen egilea aurkitzeko asmoz, eta hilaren 15eko gauean M.S.S. gizonezkoa kiskalita zegoen edukiontzi baten ondoan identifikatu zuten. Gero hainbat alditan topatu zuten erreta zegoen zaborrontzi baten alboan.

Joan den larunbatean, 01:30ak aldera, Areetan edukiontzi bati su ematear zegoenean ezustekoan harrapatu zuten udaltzainek, Udalaren arabera. Orduan atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.