Hamar enpresatik lauk iritzi diote euskara erabiliz lehiakorrago izatea lortzen dutela

2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak, Langunek, ikerketa egin du Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako enpresen hizkuntzen erabilerari, kudeaketari eta trebakuntzari buruz. Aztertu dituzten enpresetako hamar arduradunetik lauk uste dute euskara erabiltzeak lehiakorrago izaten laguntzen diela: zehazki, %38,2k. Batik bat zerbitzu alorreko enpresen artean gailentzen da uste hori.

Hamar enpresetatik seitan hartzen dute kontuan hizkuntzen ezagutza langile bat kontratatzeko orduan. Bestalde, enpresen erdiek egin dituzte hizkuntzen ezagutzan trebatzeko jarduerak azken bi urteetan, baina soilik %14,8k euskarari lotutakoak. Languneren ustez, enpresek ez dituzte hizkuntza gaitasunak txertatu egunerokoan, eta negozio aukerak galtzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.