Hamar herritarretik zortzik bakea epe ertainean lortzea espero dute

EAEko Lehendakaritzaren inkesta baten arabera, azken hilabetean handitu egin da bake itxaropena

Erredakzioa
GASTEIZ
2005eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %79k uste dute datozen urteotan helduko dela bakea Euskal Herrira. Herritarren %13k, ordea, ez dute bakea gertu ikusten. Hala dio Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak kaleratutako inkestak. Herritarrek Euskal Herriko baketzeari buruz duten iritzia jaso zuen Jaurlaritzak azaroaren 21ean eta 22an egindako galdeketan. Guztira 1.000 laguni egin zieten galdeketa, telefonoz.

Euskal Herrian bakea lortzeari buruz herritarrek duten iritziak hobera egin duela utzi du agerian Lehendakaritzaren inkestak. Izan ere, herritarren bake itxaropena handitu egin da azken hilabetean, urrian biztanleen %61ek baitzuten urte gutxiren buruan bakea lortzeko itxaropena.Bakea lortzeko ahalegin handiena nork egiten duen ere galdetu die Jaurlaritzak herritarrei.Galdetutako gehienen irudiko(%22), alderdiek eta erakundeek ez dute ahaleginik egiten bakea lortzeko. %13ren arabera, berriz, Jaurlaritza eta Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria dira bakearen alde keinu gehien egiten ari direnak. %11k uste dute herritarrak direla ahalegin horretan pauso gehien ematen dituztenak, eta %9ren arabera alderdiak dira bakearen alde ahalegin handiena egiten dutenak. Alabaina, gutxiengoak (%6k) iritzi dio Espainiako Gobernuak eta EAJk bakegintzaren aldeko esfortzurik egiten dutela. Soilik %4k pentsatzen dute ezker abertzalea ahalegintzen dela gehien bakearen alde, %2k PSOE, eta %1ek ETA eta PP.ETAren jardueraren inguruan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek duten iritzia ere jaso du Jaurlaritzaren inkestak. Bi galdera egin dizkiete herritarrei gai horrekin lotuta. Batetik, ETAren su-etenaren inguruko itxaropenaz itaundu dituzte herritarrak, eta bestetik azken bi urteotan ETAk biktimak eragin dituen atentaturik egin ez izanaren arrazoiaz galdetu diete.Hala, herritarren erdiek baino zerbait gehiagok (%52k) uste dute ETAk hilabete gutxi barru su-etena iragarriko duela. Galdetutakoen %25ek, berriz, ez dute uste erakunde armatuak halakorik egingo duenik datozen hilabeteotan.Bestalde, azken bi urteotan biktimak eragin dituzten atentatuak izan ez direla eta, galdetutakoen %23ren irudiko, ETAk gatazkari konponbidea emateko egiten duen keinua da biktimarik ez eragitea. Erakunde armatuaren «ahultasunari» egotzi diote %17k inolako biktimarik eragin ez izana azken bi urteotan. Batez ere PPren boto emaileek uste dute ETAk ahul dagoelako ez duela hildakorik eragin atentatuekin.Galdera berari erantzunez, herritarren %23k erantzun dute ahul dagoelako baina aldi berean gatazkari irtenbidea ematen lagundu nahi duelako ez duela eragin biktimarik ETAk bi urteotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.