HONDAKINEN KUDEAKETA

Hamar hilabeteko lanak bukatuta, itxirik dago San Markoko hondakindegia

Osinbeltzeko hondakindegia irekitzea "atzera egitea" dela ohartarazi du San Marko mankomunitateko presidente Denis Itxasok. [Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2221/[/Berriatb]

2014ko urriaren 21a
14:03
Entzun

Atzo amaitu zituzten San Marko zabortegia estaltzeko lanak, eta horrela, erabat itxita dago jada Errenteriako hondakindegia (Gipuzkoa). Hamar hilabete eta 3.713.716 euroko aurrekontua erabili dute, eta 8.100 eta 19.500 metro karratuko bi partzela itxi. Denis Itxaso mankomunitateko lehendakariak ixtea zoriondu zuen: "Urte askotan inguruak jasan dituen inpaktu bisualak eta usainak desagertu egin dira".

Itxasoren hitzetan, zabortegiak itxi egin behar dira, eta Zestoan Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakindegi bat zabaltzeko asmoa kritikatu du: "Berrogei urtean baino gehiagoan jasan dituen ondorioak jasango ditu berriz Gipuzkoak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.