Hamar karguko udal gobernua osatu du Bilduk Donostian

2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hamar karguko udal gobernua osatu du. Bilduko zortzi hautetsiez gain, zinegotziak ez diren bi pertsona izendatu ditu: Javier Vitoria bankuko langileak zuzenduko du ogasuna, eta Nere Txapartegi ikastolako irakaslea arduratuko da euskaraz eta kulturaz. Vitoria eta Txapartegi «aldaketaren gobernuko kide» gisa aurkeztu ditu Izagirrek, eta lehen aldiz udal gobernua «guztiz euskalduna» izango dela nabarmendu du.

Bestalde, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroari zuzendu zaio Izagirre. Eskutitzez, iragan maiatzaren 5eko bozetako emaitzengatik zoriondu du, eta Donostiara eta Euskal Herrira etortzera gonbidatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.