Azken egunetan, buxadurak sortzen ari dira A-8 errepidean, Biriatuko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan. Asteartean, zazpi kilometrorainokoak izan ziren ilarak, eta asteazkenean ere zortzi ingurukoak izan ziren.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, gaur ere autoak pilatuz joan dira errepide horretan, arratsaldean ilarak hamar kilometrokoak izateraino. Zarauzko ordainlekuan ere pilatzen ari dira ibilgailuak.
Kataluniako erasoen ondotik, aurreko asteko ostegunaz geroztik, errepideetako kontrolak ugaritu egin dituzte Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugak zeharkatzen dituzten errepideetan.