Guardia Zibilak Iruñean duen komandantziara deklaratzera deitu ditu Nafarroako hamar lagun, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.
Aurreko urteko Korrika Iruñetik igaro zenean euskal presoen argazkiak eta Segi gazte erakundearen ikurrak eramateagatik, «terrorismoari gorazarre» egin dietela argudiatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak; eta hamar gazteak inputatzea erabaki du.
Euskal presoen aurkako «sorgin ehiza» salatu du AAMk, eta Espainiako Estatuak «bere aparatu politiko, judizial eta polizialak errepresioaren zerbitzura lanean» dauzkala. Horretaz gain, euskal presoen «muturreko» egoeraren aurka azaldu dira.
Bestalde, Askatasunak jakinarazi du lau lagunek auto istripua izan zutela aurreko ostiralean, Chateaurouxeko espetxean (Frantzia) dauden Eñaut Aramendi eta Mattin Olzomendi euskal presoak bisitatzetik bueltan. Bordelen, bidez nahastu ondoren, tranbia batek jo zituen. Ez zen inor zauritu.
2010ean euskal presoen senide eta lagunek izan duten 11. istripua dela azaldu dute, eta espetxe politika duela 30 urte hasi zenetik 257. ezbeharra dela; ezbehar horietan, hamasei lagun hil dira.
Hamar lagun inputatu dituzte «terrorismoa goratzea» leporatuta
Aurreko urteko Korrikan euskal presoen argazkiak eta Segiren ikurrak izatea egotzi diete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu