Ez da lehen aldia izan. Abuztuaren 24an beste 11 motor erre ziren sute batean, eta berdin gertatu zen hilaren 30ean ere; orduan, bi motor hondatu ziren. Oraingoan, hamar motor erre dira. Donostiako Txofre kalean piztu da sua, goizaldeko laurak aldera.
Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Ez dute baztertzen norbaitek nahita piztutako sua izatea.