Neurriok “proposamena” baino ez direla nabarmendu dute hezkuntza plataformetako ordezkariek; ikastetxe bakoitzak erabakiko du neurri horietatik zein hartzen duen, bai eta nola aplikatuko dituen ere.
Lau multzotan banatu dituzte neurriak: parte hartzeari dagozkionak, pedagogia eta curriculum arlokoak, ebaluazioak eta arlo administratiboa. Proposatzen diren neurrien artean daude urteko plangintzan eta garrantzi handiko erabakietan eskolako komunitate osoak parte hartzea, herrietan hezkuntza batzorde zabalak sortzea, LOMCEk Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak ikasgaietan banatzen duen Ingurunea arloa arlo bakar gisa ebaluatu eta nota bikoiztea, Erlijioa eta Balore Zibiko eta Sozialak izeneko ikasgaia ez ebaluatzea edo ikasle guztiei bikain jartzea, LOMCE aplikatzen duten testuliburuak ez erabiltzea, ebaluazioa egiten den egunean ikasleak eskolara ez bidaltzea edo jaiak eta irteerak antolatzea ikastetxean, eta abar.
Neurriekin batera, proposamena aurrera ateratzeko zein eragileren parte hartzea behar den eta, egotekotan, legezko ondorioak zeintzuk izango liratekeen ere zehazten da plazaratutako agirian.
Laster hasiko dira agiria hezkuntza komunitatearen eragileen artean banatzen. Hezkuntza plataformek nabarmendu dute agiria ez dela dokumentu itxia, eta eskola eta eragile bakoitzaren esku geldituko dela hori osatu eta garatzeko eginkizuna.
Hezkuntza
Hamar neurri proposatu dituzte LOMCEri aurre egiteko
LOMCEren mehatxuak kezkatuta, hainbat herritan sorturiko hezkuntza plataformek lan saioa izan dute Bilbon, eta, horren emaitza gisa, agiri bat plazaratu dute, ikastetxeetan LOMCEren aplikazioari aurre egiteko hamar neurri zehatzekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu