Politika

Hamar urteko espetxe zigor eskaera Batasuna, EHAK eta ANVko 43 kiderentzat

ETAko kide izatea leporatzen die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

2010eko abuztuaren 2a
18:56
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu du Batasuna, EHAK eta ANVko 43 lagunentzat, ETAko kideak direla leporatuta. 10 urteko inhabilitazio osoa ere eskatu du guztientzat.

Fiskaltzaren iritziz, Batasunaren eta ANVren arteko "elkarlana" 2003ko urtarrilaren 24an egindako bilera batean "erosi" zen. Bilera horretan, ustez, bilerakideek Batasuna legez kanpo uztea arbuiatu zuten, "legez kanporatzea, espainiar legedian oinarritutako" erabakia zelako. Gainera, Batasunak ANV "erabili" egin zuela frogatu nahi du Fiskaltzak, Batasunak markatutako norabidearekiko "sumisoa" zelako ANV. Batasunak, ANVk eta EHAK alderdiek diruzaintza sistema komuna zutela ere adierazi du. Fiskaltzak gehitu du, EHAK alderdiaren egoitzak Batasunako buruzagiek erabiltzen zituztela.

Auzipetutako 43 lagunak hauexek dira: Pernando Barrena, Juan Jose Petrikorena, Maite Diaz de Heredia, Marije Fullaondo, EHAK alderdiko parlamentari izandako Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin, Juan Carlos Ramos EHAK alderdiko lehendakaria, Jesus Mari Agirre, Sonia Jacinto, Kepa Bereziartua ANVko presidentea, Ino Galparsaro Arrasateko alkatea, Jose Manuel Jurado, Eusebio Lasa, Imanol Iparagirre, Joana Regueiro, Angel Mari Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Ibon Arbulu, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Ana Lizarralde, Aner Petralanda, Patxi Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Inazio Oralde Arana, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martin, Unai Fano, Maite Fernandez Labastia, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Xabier Galvez, Anton Gomez Lorente eta Asier Arraiz Barbadillo.

Fiskaltzak lekuko gisa deklaratzera deitu ditu Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez, Karmelo Landa eta Jose Luis Elkoro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.