Nafarroako Justizia Auzitegiak hamar urteko espetxe zigorra ezarri dio iazko abuztuan anaia hil zuen gizonari. Akusatuak aitortu egin zuen epailearen aurrean anaia hil izana, eta onartu egin zuen fiskalaren erailketa delituaren eskaera.
Epailearen arabera, batetik, zigorra gogortu dio hildakoa anaia zuelako, eta, bestetik, arindu, gertaeren unean mozkorra egoteagatik.