Erakunde kriminal bateko kide izateagatik, Izurdia atunontziari eraso egiteagatik eta Herbehereetako gerra itsasontziaren abisuari jaramonik ez egiteagatik ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak sei somaliarrei hamasei urte eta sei hilabeteko zigorra. Joan den hilean egin zen epaiketa, Madrilen.
2012ko urriaren 10ean egin zioten erasoIzurdia euskal atunontziari, Indiako Ozeanoan, Somaliako uretan. Itsasontziaren segurtasunaz arduradutzen zirenek tiroka bidali zituzten handik orain atunontzia abordatzen saiatu izanaz errudun jo dituzten sei somaliarrak.