Nafarroako Auzitegiak zigortu du 61 urteko gizonezkoa, hiru adingaberi erasoak egin zizkielako. Haietako bat gizonaren bilobaordea zen, eta hari egin zizkion eraso gehienak; ia bi urtean egin zizkion abusuak, epailearen arabera.
Beste bi neskatori ere eraso egin zien gisa berean gizonak. Ukituak egin zizkien, eta harremanak izatera behartu ere bai.
Denera hamasei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote, eta kalte-ordaina eman beharko die neskatoei. Bost urtean ezingo du haiengana hurbildu.