Yanela Zarumaren hiltzaileak hamasei urteko espetxe zigorra onartu du. Gaur sinatuko dute akordioa fiskalak, defentsako abokatuak eta herri akusazioak. Zaruma bikotekide ohia hil zuen, 2010eko apirilaren 3an. Hurrengo egunean aurkitu zuten gorpua, Beriaingo Morea aintziran (Nafarroa). Indarkeria zantzu nabarmenak zituen, eta akusatuak epailearen aurrean onartu zuen gertatutakoa. Hilabete batzuk lehenago banandu ziren Zaruma eta bikotekide ohia.
Bestalde, Ertzaintzak bikote bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Bilbon,ustez elkarri eraso egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, 15:15 inguruan izan ziren atxiloketak, Santutxu auzoan. Atxilotuek 22 eta 23 urte dituzte. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bikotea eztabaidan hasi zen, eta elkarri eraso egiten. Emakumeak gorria zuen aurpegia, eta gizonak zauria, bizkarrean. Ertzainen patruila bat bertaratu zen, eta, bakoitzaren azalpenak jaso ostean, atxilotu egiten zituzten.
Hamasei urteko espetxe zigorra onartu du Yanela Zarumaren hiltzaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu