Hamazazpi urteko gazte bat hil da Eugiko urtegian itota
IRUÑEA. Hamazazpi urteko mutil bat hil zen larunbatean Eugiko urtegian itota (Esteribar, Nafarroa). Lagun batzuekin bainua hartzen ari zela zendu zen, uretara sartzea debekatuta dagoen toki batean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ingurua oso lasaia da, eta herriko frontoitik bertatik jaits daiteke. Larrialdi zerbitzuek anbulantzia bat eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin gaztea salbatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu