ezbeharra

Hamazazpi zauritu N-1 errepidean Iruran, kamioi baten eta autobus baten arteko istripu larrian

Zaurituetako bat gutxienez larri dago. Lekukoek ke beltza eta eztandak izan direla diote. Errepidea itxita geratu da Lapurdira bidean.

Trafiko kamerek jaso duten irudia, istripua gertatu ostean. BERRIA. /
2017ko uztailaren 7a
12:30
Entzun

Oraindik ez dago garbi nola gertatu den istripua, baina Ertzaintzak jakinarazi du larria dela. Irura eta Villabona (Gipuzkoa) arteko zuzengunean gertatu da. Kamioia irauli egin da, eta ondoren su hartu du. Gutxienez hamabost lagun daude zaurituta.

Donostiara bidean gertatu da istripua, eta errepidea itxita geratu da erabat. Larrialdi zerbitzuek eskatu dute ez inguratzeko hara, eta beste bide batzuk erabiltzeko larrialdi zerbitzuei lana errazteko.

Istripuak eragin duen kea urrutitik ikusten da. Eztandak ere entzun dituzte inguruan lekukoek, sare sozialetan zabaldu dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.