AHT

Handitu egin da Hernialden AHTko lanetan agertutako zuloa

'Tolosaldeko Ataria'-k argitaratu duenez, ostegunean batzartu ziren lanetako ordezkariak lurren jabearekin eta Hernialdeko alkatearekin.

Zuloari eginiko lehen argazkia ezkerrean, eta hiru astera eginikoa eskuinean. 'TOLOSALDEKO ATARIA'
2014ko azaroaren 12a
07:26
Entzun

Abiadura handiko trenaren ibilbideko tunel bat egiten ari diren lekuan agertu zen zuloa. Duela hiru aste eman zieten herritarrei zuloaren berri, baina bost bat aste dira sortu zenetik. Iragan asteko euriteek lurra bustita, zuloa handitu egin da.

Ostegunean bilera bat egin zuten Adrian Tolosa zuloa agertu zen lurren jabeak, AHTko lanetako ordezkariek eta Igaro Balda Hernialdeko alkateak, Tolosaldeko Ataria-k argitaratu duenez. Bertan onartu zieten zuloa handitu egin dela eta arazoa nola konpondu aztertzen ari direla.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Sailak ohikotzat jo zuen AHTko lanetan eratutako zuloa. Azaldu zutenez, "tximinia" esaten diete halako lur erorketei, eta bestelako azpiegitura lanetan ere gertatu ohi dira antzekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.