Baionan, Bidarten, Donibane Lohitzunen, Getarian, Angelun eta Biarritzen hamar elkarretaratze egin dituzte Bagoaz kolektiboak deituta, goizeko hamaiketan hasi eta ordubiak arte. Egun bat gehiagorik ez lelopean 500 pertsonatik gora bildu dira guztira 28 urtez espetxean diren hiru euskal herritarrak aske uzteko eskatzeko.
Laster 29 urte beteko dituzte espetxean Xistor Haranburuk, Jakes Esnalek eta Ion eta Unai Parot anaiek. Hori dela eta, haien egoera salatzeko eta dagoeneko kalean behar luketela gogorarazteko elkarrretaratzeak egin dituzte gau Ipar Euskal Herrian. Bagoazen txalotu egin du herritarren parte hartzea eta nabarmendu du horrek erakusten duela badagoela egoera desblokeatzeko nahia.
Hurrengo hitzordua ekainaren 16an izango da, Baionan, Presoak etxera lelopean egingo duten manifestazioan. Bagoazeko bozeramaile Emilie Martinek gogora ekarri du Frantziako Gobernuak hainbat preso hurbildu dituela dagoeneko, baina ohartarazi lau euskal presoen kasuan "legea aplikatuko balitz, kalean egon beharko luketela dagoeneko".