Atxiloketa

Haritz Totorikaren deklarazio hartzea bihar arte atzeratu du epaileak

Astelehen goizaldean atxilotu zuten Haritz Totorikak gaur deklaratu behar zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina Fernando Grande-Marlaska epaileak bihar arte atzeratu du deklarazio hartzea.

2004ko urriaren 28a
18:43
Entzun
Haritz Totorika, 27 urteko bilbotarra, Santutxu kaleko 3. zenbakiko bere etxean atxilotu zuten astelehen goizaldean. Bertan bizi da, bikotekidearekin. Etxea goitik behera miatu zuten guardia zibilek, baina ez zuten horrekin amaitu, eta handik Santutxu kaletik gertu dagoen Iturribide kalera eraman zuten. Han gurasoen etxea miatu zuten guardia zibilek, Totorika aurrean zela. Berri agentziek zabaldu dutenez, beste etxe bat ere miatu zuten guardia zibilek, Abadiñon.

ETArentzat azpiegitura prestatzea egotzi diote

Polizia iturriek ETArentzat azpiegitura prestatzea egozten diote Totorikari. Hain zuzen ere, ETAko kideei eta komandoei aterpe eman ziela eta ETAko kide berriak bilatzen zituela dio Efek, ikerketako iturriak aipatuta.

Berri agentziek diotenez, dokumentazio ugari atzeman zioten, eta miaketetan hainbat kutxa atera zituzten. Polizi iturrien arabera, atxiloketa Frantziako Poliziak iazko abenduan atxilotutako Ibon Fernandez Iradiri atzemandako agirien ondorio da. Totorikaren atxiloketa salatzeko manifestazioa egin zuten 300 lagunek atzo Santutxun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.