Cebada Gago zezenak tropel luzean egin dute bidea. Santo Domingo aldapan zezen pinto batek aurrea hartu die beste guztiei, eta ziztu bizian joan da bera bakarrik. Mercaderes eta Estafeta kaleen arteko bihurgunea baino pixka bat lehenago harrapatu ditu hankapean lehen bi korrikalariak, eta bera ere erori egin da.
Aurrera jarraitu du joaldun batekin, besteak atzean utzita, eta Estafeta kalean arrisku ugari sortu du. Izan ere, jende askok ez du ikusi. Han ere erorita hankapena ibili ditu korrikalari batzuk. Telefonikara heldu direnean, aurretik zihoazen zezena eta joalduna gainerakoekin elkartu dira, eta batera joan dira aurrera. Hala ere, beste joaldun bat eta bi zezen atzera geratu dira.
Garbia izan da entzierroa, oso. Ez da inor adarkadekin zauritu. Dena den, zezenen hankapera amildutako bi korrikalari erietxera eraman behar izan dituzten, baina ez du min larririk bietako inork. Bietako bat, Jose Antonio Garcia Espada 37 urteko iruindarra Nafarroako Ospitalera eraman dute, politraumatismoekin, baina Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez goizean jasoko du senda agiria.
22 urteko J.C.V. Sevillakoa (Andaluzia, Espainia) da erietxera eraman behar izan duten beste korrikalaria. Lokadura du sorbaldan, baina ezer larririk ez. Hari ere goizean zehar emango diote senda agiria.
Sanferminak / Entzierroa
Harrapaketak bai, baina adarkadarik ez
Santo Domingo aldapan besteen aurretik jarri den zezen pinto batek hainbat korrikalari harrapatu ditu hankapean Sanferminetako bigarren entzierroan, baina inori ez dio eman adarkadarik. Jende asko zegoen Iruñeko kaleetan, eta zezenen hankapean zein bestela eroritakoak asko izan dira. Kolpeak hartu dituzte, baina ez da inor larri zauritu. Bi korrikalari eraman dituzte erietxera, baina ez dute larritasun handiko zauririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu