Harreraren helburua Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorio diren preso eta erbesteratuei “irtenbide errealak eta praktikoak” ematea da, eta horretarako sortu du webgunea: “Tresna baliagarria bihurtu nahi dugu”. Bazkide izateko kanpaina martxan jarri dute webgunean, urteko kuotaren bidez, Harreraren erronketan laguntzeko: “Parte hartu nahi duenak ateak zabalik ditu”.
Harrerako kide gehienak preso ohiak dira, eta gertutik ezagutzen dute euskal preso eta iheslarien errealitatea. Haiei laguntzeko sortu zen: “Bigarren mailako gizabanakoak izan ez daitezen, eskubide guztiekin, besteok bezala, euskal herritar izan daitezen”.