EUSKAL PRESOAK

Harrerak batzar nagusia egingo du gaur Abadiñon

Elkarte asistentzialaren laugarren batzarra izango da. Ia 2.800 bazkide ditu.

Harrerak iaz Oñatin eginiko batzarra. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 28a
12:32
Entzun

Harrera elkartearen helburua "kartzelatik edo deserritik Euskal Herrira itzultzen diren gizon-emakumeentzako laguntza integrala lortzea" izanik, azken urteetako balantzea aurkeztuko dute batzar nagusian. Andoni Iturriotz Escudero elkarteko lehendakariak emango dio hasiera batzarrari, eta Sebastian Barinagarrementeria diruzainak 2015eko diru kontuen berri eman eta 2016ko aurrekontuak aurkeztuko ditu ondoren.

Eskualdeko eta herrietako egoeraren berri emango du Jon Ugartek, eta osasun alorrean zenbat pertsonari laguntza eman dieten ere azalduko du.

Arlo administratibo eta juridikoaren inguruko azalpenak Fernando Etxegaraik emango ditu, eta, azkenik, Karlos Ioldik lan eremuko informazioa azalduko du, azken urtebeteko emaitzak emanez eta arlo instituzionalean zein administratiboan egin dituzten urratsak xehatuz.

2.767 bazkide ditu —60 eurokoa da urteko kuota—. Aurten hamazazpi laguni aurkitu die lana, eta urte hauetan, ia ehuni. 2012ko ekainean sortu zuten Harrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.