bihar berria-n

"Harrerak errespetu bat irabazi du euskal gizartean"

Harrera elkarte asistentzialak bere laugarren batzar nagusia egin zuen joan den larunbatean. Kartzela edo erbestea uzten dutenak gizarteratzeko lan egiten du, eta hango langileetakoak dira Jon Ugarte eta Karlos Ioldi. Elkarrizketaren aurrerapena da hau.

Jon Ugarte eta Karlos Ioldi Harrera elkarte asistentzialeko kideak, atzo, Donostian. JON URBE, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko ekainaren 1a
08:00
Entzun

Jon Ugarte: "Kartzelatik atera direnekiko beti egon da elkartasun bat, baina hori antolatu gabe zegoen. Guk forma bat eman genion, duela lau urte Harrera elkartea sortuta".

Karlos Ioldi: "2.767 bazkide dauzkagu; iaz baino ia 400 gehiago. Baina bazkide gehiago nahi eta behar ditugu. Gure diru iturri nagusia haiek dira".

Jon Ugarte: "Harreraren lanari begirunea dion profesionalen sare bat dugu, eta prest azaltzen dira laguntzeko. Eskulana, adibidez, ez digute kobratzen".

Karlos Ioldi: "Lan bila ari diren pertsona hauek ibilbide zehatz bat daukate, baina orain kalean dira, gainontzekoen eskubide eta behebehar berak dituzte, eta lan munduan ere integratu nahi dute. Guk uste laguntza gehigarri bat behar dutela. Enpresariek-eta harrera ona egiten digute. Dagoeneko ezagutzen gaituzte, badakite zer lan egiten dugun. Asko irabazi dugu urte hauetan, errespetu bat irabazi dugu euskal gizartean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.