Espainiako Auzitegi Naizonalak Harriet Agirrre askatzeko egindu dio gaur goizean Espainiako Poliziari. Iturri ofizialen arabera, Interpolek Agirreren aurka emandako atxilotze agindua indarrean zegoelakoan atzeman zuen hura Poliziak. Baina Fiskaltzak ukatu du haren aurkako agindurik dagoenik.
Etxerat-ek atzo jakinarazi zuen, Harriet Arregi atxilotu zuela Espainiako Poliziak. Duela lau egun utzi zuten aske, behin behinean. 2005ean atxilotu zuten Agirre, Aurillac herrian, Frantzia erdialdean. Valdemoroko espetxean zegoen preso. Espainiako Barne Ministerioak eta Poliziak ez du atxiloketari buruzko informaziorik zabaldu.