Bart gauean, hamarrak aldera, aurpegia estalita zuten hamabi bat lagunek harrika eraso diote Sestaoko (Bizkaia) Kueto auzoko batzokiari. EAJko iturriek agertu dutenez, jendea zegoen batzoki barruan, baina, hala ere, ez zuten inor zauritu.
Dena den, kalte materialak dezentekoak izan direla salatu dute: leihoetako kristalak apurtzeaz gain barruan hainbat txikizio eragin zituztela.
Iruñean, berriz, goizeko ordubatak aldera Miravalles kaleko Caja Navarraren kutxa automatikoari su eman diote bi lagunek, aurretik gasolinarekin busti ondoren. Hala agertu du Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak. Iturri horren arabera, kutxa erabat hondatu du suak. Espainiako Polizia ari da gertatutakoa ikertzen.
Politika
Harrika eraso diote batzoki bati Sestaon, eta kutxa bat erre dute Iruñean
EAJko iturrien arabera, leihoetako kristalak hausteaz gain, dezenteko kalteak eragin dituzte batzoki barruan. Caja Navarraren kutxa automatikoa guztiz hondatuta geratu da Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu