Sara Fernandezen heriotzaren 15. urteurrena bete eta hilabetera egingo da aurtengo Hartortxu Rock, abenduaren 29an, Atarrabian (Nafarroa). Musika jaialdiak gogoan izan du Fernandez iruindarra, eta hari eskaini dio aurtengo aurkezpen bideoa. Bertan, Ana Fernandez Sara Fernandezen ahizpak idatzitako olerki bat jantzi dute irudiz.
Hartortxu Rock-ek salatu du Feranandez "urrunketak hil zuela", eta oraindik ere ehunka direla asteburuero "bizitza errepidean jokatzen dutenak", preso dituzten senide eta lagunak bisitatu ahal izateko. "Sara, Karmele eta haiek bezala, sakabanaketaren biktima gehiago ez izateko, denak etxean behar ditugu", adierazi dute.
Aurtengo jaialdian joko duten taldeen artean dira Belako, Des-kontrol, Mc Onak, Iruñerria Jamaica Clash eta Zartako-k.
Hona hemen Hartortxu Rock-en kartela: