Gizartea

Hartz berri bat aurkitu dute Izabako lurretan

Orain arte =iCamille=i zen inguru horietan antzeman zuten hartz bakarra.

2009ko apirilaren 17a
16:58
Entzun
Nere izeneko hartz berria agertu da Izabako lurretan (Nafarroa), eta bertako abeltzain batek salatu duenez, iragan asteko asteazken gauean bere ardi bat hil eta beste lau zauritu zituen. Gutxienez, beste biren desagerpena ere eragin omen zuen.

Abeltzainak adierazi duenez, erasoaren basakeria ez da Camille hartzak Nafarroan eman dituen urteetan erakutsitakoa. Gainera, Ingurumen sailak herenegun jakinarazi zuenez, hartz horren presentzia baieztatzen duten hainbat arrasto aurkitu dituzte.

Iazko udan hasi zen Nere hartza Nafarroako lurretan ibiltzen, baina noiz behinka soilik. Bere lehen arrastoak Izabako lurretan antzeman zituzten, oraingo eraso hau gertatu den lekutik hurbil. Orain arte ez zituen abereak erasotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.