Gertakaria
"Haserre pertsonalak" tarteko, bi autori su eman diete Errenterian
Bi ibilgailu guztiz kiskalita geratu dira bart goizaldean Errenterian (Gipuzkoa). Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iduriko nahita eman diete su, eta "haserre pertsonalak" izan dira eraso horren eragile.
Nissan Patrol bat eta Renaut 5 bat dira suak kiskali dituen bi autoak. Herrizango Sailaren arabera, 01:45 aldera hasi sua, Errenteriko Galzaraborda etorbidean, igerilekuen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu