Jaurlaritzak aurreratu dituen emaitzen arabera, inkesta horrek agerian utzi du Argentinan, Venezuelan eta Nikaraguan bizi diren 1.800 bat euskaldunek nahiko arazo larriak dituztela, hilean ehun dolar baino gutxiagorekin bizi baitira (96,16 euro).
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako Saila arazo horri irtenbideak ematen saiatuko da, eta bihar abiatuko den biltzarra baliatuko du beharrizan larriak dituzten atzerriko euskaldun horiei laguntza programak aurkezteko.
Diaspora
Hasi da Gasteizen Euskal Giza Taldeen III. Mundu Batzarra
Goizeko 09:30ak aldera abiatu da Gasteizen Euskal Giza Taldeen III. Mundu Batzarra. 'Aurrera goaz' lelo hartuta, bildu dira mundu osoko 19 herrialdetako euskal etxeetako 150en bat ordezkari. Ostirala arte iraungo du bilkurak, eta hainbat hizpide eta aztergai erabiliko dituzte denbora horretan guztian. Besteak beste, euskal etxeen iraganaz, diaspora duten beste herri batzuen kasuaz, eta euskal etxeen egungo egoeraz mintzatuko dira egunotan. Nolanahi ere, Euskal Herritik kanpo bizi diren 25.000 laguni beren bizi baldintzei buruzko inkesta egin die Jaurlaritzak; hori izango da batzarreko punturik garrantzitsuenetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu