Azpiegiturak

Hasi da 'Olentzeroen' aurkako epaiketa

2009ko abenduaren 22an Olentzero jantzitako zortzi lagunek Barakaldoko Megapark merkataraitza guneko bideak itxi zituzten, besoak hormigoizko bidoietan sartuz. Fiskalak hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du bederatzi pertsonarentzat.

Barakaldoko Megaparken 2009ko abenduaren 22an egindako ekintzaren argazkia. BERRIA
Berria
2015eko urriaren 6a
08:45
Entzun

Epaiketara sartu aurretik, ekintzaileekiko elkartasunez elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Barakaldoko epaitegien aurrean. Xabi Jimenez da epaituetako bat. Haren ustez, zigorrak handiak dira, baina horren gainetik nabarmendu du Megaparkeko ekintza egitera eraman zuten arrazoiek bere horretan jarraitzen dutela. "Jendea animatu nahi dugu azpiegitura txikitzaile eta xahutzaileen aurka mobilizatzen eta borrokatzen jarraitzera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.