sagardoa

Hasi da sagardo denboraldia

Julian Iantzi telebista aurkezleak edan du lehen tragoa, Petritegin.

xabier martin
2012ko urtarrilaren 11
14:09
Entzun

13:45ean ireki dute ofizialki sagardo denboraldia, Astigarragako Petritegi sagardotegian, Julian Iantzi telebista aurkezleak lehen tragoa edanda. Aurretik, ohi bezala, sagarrondo landatze ekitaldia egin dute han, eta Iantzik berak landatu du.

Sagardogileek jakinarazi dute hamar milioi litro ekoiztu dituztela aurten, iaz antzera. Sagardoa "aurreratua" dago, ekoizleen esanetan, "azukrea janda dago-eta". Sekoa, txinparta finarekin, tonikoa eta freskoa dela diote, "edangarria oso".

Trikitia eta bertsoak izan dira Petritegiko urteroko ekitaldian. "Sagardoa guk geuk defendatu behar dugu", esan du Iantzik, "kanpotik ez dira etorriko-eta hain gurea den hau defendutzera". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.