euskal herria

Hasi da San Sebastian egunerako atzerako kontua

7.257 haurrek parte hartuko dute gaur zortzi Donostian egingo den haur danborradan; horietatik 4.635 ikastetxeetako taldeetakoak izango dira.

Haurrak, aurkezpenean. GORKA RUBIO, ARP
Araitz Muguruza.
2014ko urtarrilaren 13a
16:46
Entzun

Atzerako kontua hasi dute donostiarrek, igande gauerditik aurrera danbor hotsak nagusituko baitira Donostiako kaleetan. Gaur goizean aurkeztu dute San Sebastian eguna Donostiako udaletxeko udalbatzan, eta han izan dira aurtengo Danbor Nagusi Malen Arrieta eta Sara Esnal Easo ederra. Aitor Ikastolako ikaslea da Arrieta, eta The English Schooleko ikaslea, berriz, Esnal.. Hain zuzen, The English Schooleko haurrek interpretatuko dituzte desfileko pertsonaiak. San Sebastian eguna “gozatzeko eguna izateaz gain danborrak indar handiz jotzeko eguna” dela adierazi du Arrietak.

Ikastetxeetako taldeetan 4.635 haurrek desfilatuko dute San Sebastian egunez. Auzoetako elkarteetatik, berriz, 2.622 haur irtengo dira.

Helduen danborradan, berriz, 128 danborrada izango dira, iaz baino hiru gehiago. Horietatik 115 mistoak dira.

Karrozan, mutilak ere bai

Haurren danborradan, Easo ederra eta damak joaten diren karrozan, mutilak ere izango dira aurten, lehenengoz. Donostiako hiritar izendapena sortu dute horretarako, eta Alejandro Belmont eta Eduardo Sanjurjo ikasleak izango dira lehenengo hiritarrak.

Danborrada bertatik bertara ikusi ahal izateko udaletxeko balkoiak 48 herritarrei irekiko zizkietela jakinarazi zuen Donostiako Udalak. Juan Karlos Izagirre alkateak gaur azaldu du dagoeneko 3.700 lagunek eman dutela izena. Horien zozketa etzi egingo dute, udalbatzar aretoan, 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.