SAGARDOA

Hasi da txotx garaia

La Oreja de Van Gogh musika taldeak eman dio hasiera txotx garaiari, Astigarragan.

Ilargi Agirre.
2013ko urtarrilaren 16a
14:04
Entzun

Astigarragako Petritegi sagardotegian bildu dira aurten ere sagardoaren txotx garaiari hasiera emateko. La Oreja de Van Gogh taldeko kideek “gure sagardo berria” esan eta gero, zabalik geratu dira upelak. Taldeko kideak pozik agertu dira ohore hori haien esku uzteagatik, eta ohitura onak mantendu egin behar direla azpimarratu du Leire Martinez taldeko abeslariak.

Aurtengo uzta uste baino hobea atera dela azaldu dute ekoizleek, iaz eguraldi gorabeheratsua izan zen arren. Txinparta fin eta iraunkorreko sagardoa izango da aurtengoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.