Komunikazioa

Hasi dira 'Aitaren etxea' telesaila grabatzen

Oarso Bidasoko Hitza eszena baten grabazioan izan da, Hondarribian. Ander Azurmendi eta Josean Bengoetxea ageri dira eszenan. [YouTube]https://www.youtube.com/watch?v=gBmRomNRtP4[/YouTube]

urtzi urkizu
2015eko maiatzaren 21a
12:53
Entzun

Pausoka ekoizpen etxea 'Aitaren etxea' telesaila grabatzen hasi da aste honetan, Hondarribian (Gipuzkoa). Legazpin, Zestoan eta Donostian ere egingo dituzte grabaketak datozen zazpi asteetan. Ordu bateko hamabost atal egingo dituzte lehen denboraldian. ETB1ek irailean estreinatzeko asmoa du.

Punta-puntako aktoreak bildu dituzte telesaileko rol protagonistak jokatzeko: Nagore Aranburu, Josean Bengoetxea, Loreto Mauleon, Kandido Uranga, Felix Arkarazo, Anartz Zuazua, Ander Azurmendi eta Iñaki Beraetxe. Zuzendaria Jabi Elortegi da.

Euskal Herriko historiari lotua izango da fikziozko saioa, hain justu, 1950eko hamarkadari. Zelaia eta Egaña familiak izango dira protagonistak. Zelaia sendiak hotel bat du, baina, 1936ko gerraren ostean, turismoak behera egin, eta garai zailean egongo da. Luis Egaña, berriz, herriko alkatea eta fabrikako bazkidea da. Haren alaba Irene eta Jabier Zelaia gaztea maitemindu egingo dira, baina bi familien arteko harremana korapilatsua izan zen garai batean. Irenek eta Jabierrek sentimenduak oztopo guztien gainetik daudela pentsatzen badute ere, laster jabetuko dira ez dela hain erraza iraganaren atzaparretatik ihes egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.