Gurasoz eta seme-alabez bete da gaur Donostiako Viktoria Eugenia antzokia. Izan ere, haurren danborradaren aurkezpen ekitaldia egin dute, eta bertan izan dira asteleheneko danborradan aterako diren haurrak. Gainera, astelehenean soinean eramango dituzten jantziak eraman dituzte soinean. Baita danborra ere.
Viktoria Eugenian egindako aurkezpena ez da nolanahikoa izan. Danbor jotzaile amorratuen doinuak entzuteaz gain, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak, Antiguako bertso eskolako haurrak, EHUko emakumezkoen saskibaloi taldea eta beste hainbat gonbidatu izan dira ekitaldia girotzeko.
Festa amaitzeko, dominak eta makila banatu dizkiete Easo Ederrari, Jeneralari eta Danbor Nagusiari, eta, ondoren, haur danborradan parte hartuko duten 43 ikastetxetako danbor nagusiek San Sebastian martxa jo dute Malen Arrietak gidatuta.