Polizia operazioa

Hasi dira igandean atxilotutakoak Parisera eramaten

Espainiako berri agentziek jakinarazi dutenez, igandean atxilotutako lagunak Parisera eramaten hasi dira gaur. Didier Arricau-Cassiau eta Maruse Lavie dagoeneko Parisen daudela jakinarazi dute. Han, Frantziako Dibisio Antiterroristaren esku utzi dituzte, eta Frantziako Poliziak atxilotutako beste guztiak bezala, ostegunean 06:00ak jo baino lehen utzi beharko dituzte epailearen eskuetan. Bien bitartean, Frantziako polizia operazioan aurkitutako materiala aztertzen eta atzemandako "zuloak" miatzen ari da. Gaur jakinarazi dutenez, lurretik airera erasotzeko bi misil aurkitu dituzten bat Urruñako ezkutalekuan, eta bestea Beskoitzen.

2004ko urriaren 5a
15:08
Entzun
Gaur, Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre Salieseko beraien etxearen miaketara eraman dituzte. Espainiako informazio iturrien arabera, ustezko bi etakide horiek ez dute hitzerdirik egin Baionako komisaldegian egin dizkieten galdeketetan.

Mikel Antza, Soledad Iparragirre eta beste hamasei lagun atxilotu zituzten Frantziako eta Espainiako poliziek Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Burgosen, ETAren aurkako operazioan. Atxilotuetarik lau aske utzi dituzte. Gordelekuak, armak, dokumentazioa eta dirua atzeman dute operazioan. ETAko zuzendaritza erori dela esan dute Frantziak eta Espainiak.

Frantziako poliziaren esku dauden atxilotuak gaur bihar Parisera eramantea espero da. Burgosen atxilotu zuten Peio Alkantarillak, berriz, ostegunean deklaratuko du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile baten aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.