INAUTERIAK

Hasi dira inauteriak ospatzen Tolosan

Eguerdian bota dute txupinazoa, eta jai hasiera zuzenean izan da ikusgai 'Tolosaldeko Hitza'-n. Datorren asteartera arte iraungo du festak. Eguraldi kaskarra iragarri du Euskalmetek inauterietako egun guztietarako. Bideoa: 'Tolosaldeko Hitza'. [YouTube]http://youtu.be/v3X46lx7YEo[/YouTube]

2013ko otsailaren 7a
16:41
Entzun

Inauteriak ospatzen ari dira egunotan hainbat lekutan, eta gaur hasi dute jaia Tolosan (Gipuzkoa), ostegun gizenez. Eguerdian bota dute txupinazoa, plaza zaharrean, eta ekitaldia zuzenean izan da ikusgai Tolosaldeko Hitza-ren webgunean.

Asteartera arte izango da herria festetan. Hainbat egitarau prestatu dituzte bost egunetarako, eta musika eta mozorroak izango dira nagusi. Edonola ere, eguraldiari dagokionez ez da giro izango Tolosan; euria iragarri du Euskalmetek gaurtik astelehenera arte gutxienez. Gaur ostarteak zabalduko dira tarteka, baina euria botako du. Asteburuan, berriz, tenperaturak gehiago jaitsiko dira larunbatean, baina gora egingo dute igandean. Astelehenerako, ostarterik ere ez du iragarri Euskalmetek: euria izango da nagusi.

Iturengoak eta Zubietakoak (Nafarroa) izan ziren inauteriak ospatzen lehenak. Urtarrilaren 28an, Zubietako joaldunak Iturenera joan ziren, inauteriei hasiera emateko. Hurrengo egunean, alderantzizko bidea egin zuten.

[Youtube]http://youtu.be/wD9R7wSYrXA[/Youtube]

Beste hainbat herritan ere ospatuko dituzte inauteriak. Datorren igandean, Lesaka eta Unanu (Nafarroa), Zalduondo (Araba), Mundaka eta Markina-Xemein (Bizkaia) eta Gamerera (Zuberoa) ailegatuko dira ospakizunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.