Inauteriak

Hasi dira inauteriak Tolosan

Txupinazoarekin batera kantuz eta kolorez bete dira kaleak. 'Tolosako Hitza'-k zuzenean eman du txupinazoa bere webgunean. Mozorro festa ospatzeko hamaika era ikusiko da gaurtik aurrera Euskal Herriko hamaika txokotan.

2012ko otsailaren 16a
17:31
Entzun

Ostegun gizena da gaur, eta Euskal Herriko hiri eta herri askotan inauterietan murgilduko dira hauster egunera arte. Tolosan (Gipuzkoa) 12:00etan bota dute txupinazoa, eta 'Tolosako Hitza'-k zuzenean eman du bere webgunean. Suziriaren eztandarekin bat lehertu da jaia Tolosan eta bertako kaleak kantuz eta kolorez beteko dira datozen egunotan. 

Dena prest

Udalak jakinarazi du garraio publikoa indartu egin dutela, eta Tolosara doazenak hori erabiltzera deitu ditu, "trafikoa bera eta aparkalekuen edukiera arazo bihur ez daitezen".

Bestalde, Udalak adierazi du ez dutela inolako eraso sexistarik onartuko eta hala, berdintasun sailak eta bilgune feministak bultzatuta eraso sexistak salatzeko gunea jarri dute, ondorengo sei egunetan lanean jardungo duena.

Geltoki plazako barrakak ere prest dira. Ostegunetik asteartera arte 2 euro balioko du txangoak, eta haurrek 1,6 eurotan erosi ahal izango dute beren txartela. Hauster egunean, euro bat balioko dute txangoak.

Txupinazoa zuzenean emateaz gain, inauterietako argazki lehiaketa ere antolatu du Tolosako Hitzak. Inauterietan ateratako argazkiak bildu, eta webgunean jarriko dituzte ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.