Gizartea

Hasi dira merkealdiak

Asteazkena arte itxaron beharko dute Ipar Euskal Herrian. EKA kontsumitzaile elkartearen arabera, batez beste 150 euro gastatuko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek.

2007ko urtarrilaren 8a
15:54
Entzun
Merkealdiak gaur hasi dira ofizialki Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bizilagunek, berriz, asteazkena arte itxaron beharko dute erosketak merkeago egin ahal izateko.

Nolanahi ere, EKA kontsumitzaile elkarteak ohartarazi du merkealdietan dena ez dela mauka, eta erosiko duten produktua ondo aztertzeko eskatu die kontsumitzaileei. Merkealdietan beherapena prezioetan soilik gertatu behar dela azpimarratu du EKAk, eta kalitate murrizketarik ez onartzeko. Elkarte horrek egin duen azterketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren 120-150 euro artean gastatuko dute batez beste merkealdietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.