Hasi dira merkealdiak

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako dendetan gaur abiatu da beherapen bolada. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etzi ekingo diote. Zuhur ibiltzeko aholkatu dute kontsumitzaile elkarteek.

2008ko urtarrilaren 7a
12:28
Entzun
Gaur hasi dira merkealdiak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bi hilabete iraungo dute. Epe horretan, salgaiak ohikotan baino merkeago erosteko aukera izango da. Kontsumitzaile elkarteek agertu dutenez, batez beste, 260 euro gastatuko dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek merkealdietan, eta, batik bat, arropa eta zapatak erosiko dituzte. Dena den, etxerako gauzak eta elektro tresnak merkealdietan gero eta gehiago saltzen direla agertu dute.

Merkealdietan zuhur jokatzeko aholkatu diete elkarte horiek erosleei: beti eskatzeko erosketa txartela, eta aurreko prezioa zein zen ondo begiratzeko.

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etzi hasiko dira merkealdiak. Nolanahi ere, Frantziako Ekonomia ministroak iragarri du aztertzen ari direla merkealdiak, produktuen arabera, urte guztian jartzea hartara kontsumoa sustatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.