Hasi dituzte AHTko lanak Andoain eta Hernani artean
ANDOAIN. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, atzo hasi zituzten AHTko lanak Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani (Gipuzkoa) zatietan. Lanek 222 milioi euroko aurrekontua dute, eta 2013ko amaierarako amaitua izatea espero dute. Andoain-Urnieta zatiak 2,8 kilometro ditu, eta Urnieta-Hernani zatiak, 5,2 kilometro. Gipuzkoan hamaika zatitan dituzte hasiak AHTko lanak. Beste bi zatitan adjudikazioak egiten ari dira, eta lanak aurten hastea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu