Olatuen indarra erabilita gaur lanean jarriko duten energia planta proiektu handiago bati egokitutako instalazio a da. Izan ere, Mutrikuko portua eta herrigunea babesteko kanpoko dikea baliatuta egin dute planta, lehenagotik abian zegoen azpiegitura handi batean.
Mutrikuko kanpoko dikea oso eztabaidatua izan da proiektua ezagutarazi zuten unetik beretik. 43 milioi euroko kostua izan du, eta talde ekologistak (Mutrikuko Natur Taldea, besteak beste) nahiz hainbat alderdi haren kontra azaldu dira beti. Dikearekin batera, Ondar Gaineko hondartza berreskuratu dute, eta mareekin osatutako igerileku natural berri bat ere egin dute. Atzo dena atontzen ari ziren, gaur prest egoteko.
Hasieratik eztabaida handiak eragin dituen egitasmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu