bihar berria-n

"Hasieratik hizkuntza politika oso zaindua izan da gobernu honetan"

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2012ko urriaren 1a
16:32
Entzun

Hona hemen, aurrerapen moduan, Lurdes Auzmendiren esan batzuk:

- "Hasieratik hizkuntza politika oso zaindua izan da gobernu honetan [Jaurlaritzan]. Mozketak egin behar izan ditugu, tamalez, denok bezala, baina ez dira izan hain handiak".

- "Erorketa handia bada euskaltegietan, eragina gutxitzeko lan egitera konprometitu naiz".

- "Hizkuntz politika edonorentzat izugarrizko erantzukizuna da. Kasu guztietan ez gaude denok ados, baina, oro har, adostasun handiarekin ari gara. Datorrena datorrela, espero dut metatzen jarraitzeko borondatearekin etortzea".

- "Euskalgintzarekin oso harreman erosoak izan ditut. Gorabeherak izan dira, noski, baina ateak beti zabalik izan dituzte".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.