Lau urte zituen umeak. Forondako Ataria kalean gertatu da ezbeharra, haurra bertako etxebizitza bateko zortzigarren solairutik erorita.
Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza joan dira bertara, eta Txagorritxuko erietxera eraman dute haurra. Ezin izan dute ezer egin, ordea, haurra onik ateratzeko.